Suhiltzaileek lan handia izan dute haize-boladak direla eta

Erredakzioa 2017ko ots. 13a, 12:02
Arabako suhiltzaileek lan handia izan dute gauean

Lautadan izan dira kalterik handienak, haize bolada zakarren ondorioz.

Arabako zatirik handienean gauean izan diren haize bolada handiak direla-eta Arabako foru suhiltzaileek 50 esku-hartze garrantzitsu baino gehiago egin behar izan dituzte. Diputatu nagusiak Arabako Lurralde Historikoko Larrialdietarako Foru Plana (ALHLP) aktibatu zuen atzo, 13:00etan, eta larrialdi aurreko mailan geundela adierazi zuen, 18:00etan. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak egin dituen meteorologia aurreikuspenak oinarri hartuta, Arabako diputatu nagusiak erabaki du Arabako  Lurralde Planaren (ALHLP) maila jarraipen fasera aldatzea, gaur, otsailak 13, 12etatik aurrera.

Lautadan izan dira kalterik handienak, haize bolada zakarren ondorioz; horregatik, suhiltzaileen zuzendaritzak Aguraingo parkea 24 ordu irekita izatea erabaki du, eta bart Gasteiz, Aiara eta Guardia ere lanean izan dira; baita Espejo eta Kanpezu ere goizeko zazpietatik aurrera.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide