alea.eus

Garoña berriro zabaltzeko baimena eman du CSNk

Erredakzioa 2017-02-09 12:36   Ingurumena  Araba

CSNko batzarrak 2031. urtera arte operatzeko aukera eman dio Garoñari, 40 urteko epea aise gaindituta (1970. urtean hasi zen funtzionatzen Burgosko zentrala); eta aurrekaria jarri du gainerako zentral nuklearrentzat. 

Garoña berriro zabaltzeko baimena eman du CSNk
Garoñako zentral nuklearra, Arabatik hamar kilometrora kokatuta dago. PHOT.OK | Ikusi handiago | Argazki originala

Orain Espainiako Gobernuaren Industria Ministerioaren eta Ministro Kontseiluaren esku dago Garoñari funtzionatzeko aukera ematea edo ez, baina Industria ministro Alvaro Nadalek adierazi du CSNren ebazpena "oinarrizkoa" dela behin betiko erabakia hartzeko. 

CSNren behin betiko erabakiaren aurretik jakin izan da Garoñako jabeek ez dituztela bete 2015. urtean CSNko teknikoek exijitutako segurtasun neurriak. Salaketa  egin du Espainiko Segurtasun Nuklearra eta Babes Erradiologikoaren Teknikarien Elkarteak (ASTECSN). Zabaldutako agirian aipatzen dute 2015. urteko apirilean CSNk gutuna bidali ziela Garoñako jabeei (Nuclenor) ohartaraziz "segurtasuna bermatze aldera" hainbat hobekuntza egin behar zituztela: gasak tratatzeko sistema berritu, kable elektrikoen banaketa fisikoa egin, edo turbinaren eraikinaren sabaia erortzeko arriskuaren kontra babes neurriak hartu.

Teorian hobekuntza horiek guztiak Garoñari buruzko txosten teknikoa onartu aurretik egin behar ziren. Alta, zentral nuklearren langileen arabera, "instalazioak ez ditu agindutako hobekuntzak egin". Hortaz, teknikoen ustetan "nahikoa informazioa izan gabe eta beharrezko ikuskapena egin gabe" iritzia eman du CSNk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa