alea.eus

2017 literatur sarietarako lanak aurkezteko epea ireki du Aldundiak

Erredakzioa 2017-02-08 11:35   Kultura  Araba

Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketarako, Ernestina de Champourcin poesia sariketarako eta Becerro de Bengoa saiakera sariketarako lanak aurkezteko asmoa dutenek irailaren 4ra arte izango dute epea.

2017 literatur sarietarako lanak aurkezteko epea ireki du Aldundiak
Literatur sarietarako lanak aurkezteko epea zabaldu dute. AFA | Ikusi handiago | Argazki originala

Hiru lehiaketa horietan, sari bana izango da euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztutako lanetarako, modalitate bakoitzean, eta hizkuntza batera edo bestera bakarrik ere aurkeztu ahal dira lanak. Jatorrizko lanak izan beharko dira, argitaratu gabeak, eta lehenago saririk jaso gabeak inongo lehiaketa edo sariketatan. Ipuinak, beraz, 10 eta 25 folio artekoak izan beharko dira, moldiztegiko tipografiaz idatziak (arial letra tipoa, 12; edo antzekoa) Saria 6.000 eurokoa izango da, hizkuntza batean nahiz bestean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa