alea.eus

Asiako liztorraren 355 habi kendu dituzte 2016an, iazko bikoitza

Erredakzioa 2017-02-07 12:11   Ingurumena  Araba

Arabako Aldundiak, Gasteizko Udalaren lankidetzarekin, vespa velutinaren edo Asiako liztorraren 355 habi kendu zituen, guztira, 2016ko urtean.

Asiako liztorraren 355 habi kendu dituzte 2016an, iazko bikoitza
Asiako liztorraren kontrako kanpaina. | Ikusi handiago | Argazki originala

Araban 2012ko irailean antzeman ziren lehenbiziko aldiz Asiako liztorrak, eta izugarri handia izan da liztor mota horrek izan duen bilakaera. Hartara, ekintza plana abiatu zuen Arabako Aldundiak espezie inbaditzaileari aurre egiteko. 

Urte honetarako aurreikusita dauden berritasunen artean, aurreko denboraldian antzeman ziren habietan tranpa berri batzuk jartzea dago. Lan horiek udaberriaren hasieran egingo dira. "Helburua da liztor erreginak harrapatzea hibernaziotik esnatzen direnean eta habi berriak eraikitzen hasi baino lehen". Esperientzia pilotu hori Arabako erlezain elkarteekin elkarlanean egingo da. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa