Arabako hamazazpi udalerrik CSNko presidentearen dimisioa eskatu dute

Erredakzioa 2017ko urt. 31a, 11:11
Garoña berriz ere zabaltzeko aukera aztertzen ari da CSN.

EH Bilduk aurkeztutako mozioarekin bat egin dute, "CSNko presidenteak erakusten duen gardentasun ezagatik eta Garoña irekitzeko aukeren inguruan duen alderdikeriagatik".

Arabako hamazazpi udalerrik Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko (CSN) presidentearen dimisioa eskatu dute. CSNko presidente Fernando Martí Sharfhausenek bere lanean erakusten duen "gardentasun ezagatik eta Garoña irekitzeko aukeren inguruan duen alderdikeriagatik" egin dute eskaera. "Bere karguan herritarren segurtasuna izan beharko litzateke lehentasuna, ez hirugarren batzuen interes ekonomikoak", azaldu du EH Bilduk aurkeztu eta udalerri hauek onartu duten mozioan.

Orain arte Arabako hamazazpi udalerrik bat egin dute egin dute eskaerarekin, hala nola, Laudiok, Aiarak, Okondok, Amurriok, Artziniegak, Aramaiok, Legutiok, Urkabustaizek, Zigoitiak, Agurainek, Dulantzki, Asparrenak, Barrundiak, Donemiliagak, Gaubeak eta Lapuebla de Labarkak. Horrez gain, testuan Garoña berehala ixtea eskatzen dute, "bere bizitza erabilgarria aspaldi gainditu zuelako eta berriz irekitzeak arabarren segurtasuna arrisku larrian jartzen duelako".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide