Garoñaren kontrako elkarretaratzea deitu dute ostegunerako

Erredakzioa 2017ko urt. 25a, 11:51

Garoñaren kontrako foroak deitu du mobilizazioa, 13:00etan Eusko Legebiltzarrean.

CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko osoko bilkurak aztertuko du Nuclenor zentralaren jabearen eskariari buruzko txostena. 2031. urtera arteko ustiapen baimena eskatua du Endesak eta Iberdrolak osatzen duten enpresak. Egunotan jakinarazitakoaren arabera, baimena ematearen aldekoa da txostena, baina hainbat baldintza jarri ditu.

Egoera honen aurrean, zentral nuklearraren behin-betiko itxieraren aldeko elkarretaratzea deitu du Garoñaren kontrako foroak. Mobilizazioa ostegunea, hilak 26, izango da, 13:00etan Gasteizko Eusko Legebiltzarraren aurrean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide