Karmele Jaioren bi idatzi, 2017ko europar fikzio onenaren artean

Erredakzioa 2017ko urt. 5a, 14:39
Karmele Jaio idazlea.

Dalkey Archive Press argitaletxeak nazioarteko idazleen fikziozko testu onenak biltzen dituen antologia osatu du, eta bertan sartu ditu Jaioren bi lanak.

Urtea bukatzearekin batera Best European Fiction bilduma kaleratu dute. Aurten zortzigarrenez osatu du Dalkey Archive Press argitaletxeak nazioarteko idazleen fikziozko testu onenak biltzen dituen antologia, eta Karmele Jaio euskal idazlearen idatziak topatu daitezke edizio honetan: The mirror eta The scream.

Bilduma honen bitartez, aurten Irish Times-eko Eileen Battersby idazlearen hitzaurrea duena, idazle eta lan berriak ezagutzera ematen zaizkie nazioarteko irakurle zein kritikariei, ingelesezko itzulpenetan. Europako fikzioa "bizirik eta indartsu" dagoela frogatzen du liburuak, sustatzaileen arabera, eta gainera, herrialde txikietako lanei bultzada berezia ematen die, askotan hizkuntza handienen itzalpean geratzen baitira.

Iturria: Etxepare institutua.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide