Irabazi asmorik gabeko elkarte izaera hartuko du Mahaiaren Batzordeak

Erredakzioa 2016ko abe. 21a, 13:44
Mahaiak udan egin zuen agerraldia.

Arabako kulturaren mahai sektorialak erakunde eta bestelako eragileen aurrean hizketakide izateko aukera izango du horrela, eta "eraginkorragoa" izango dela uste du.

Mahaiak, Arabako kulturaren mahai sektorialak, bere batzordeak irabazi asmorik gabeko elkarte izaera hartzea erabaki zuen atzo egin zuen batzarrean. Izaera juridikoari horri esker, Mahaiak erakunde eta bestelako eragileen aurrean hizketakide izateko aukera izango du, eta modu honetan, "eraginkorragoa" izango dela adierazi du. Era berean, kultura arloko bestelako elkarte eta eragileekin ez lehiatzeko konpromisoa hartu du.

Kulturaren aldeko paktua

Atzoko bileran talde politikoekin egin dituzten bilerak amaitu dituztela azaldu zuten. Bilera horietan 2017an Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko duten Kulturaren aldeko paktua jorratu dute. Hitzarmen honek kulturarekiko eta arte garaikidearekiko legebiltzarreko talde guztien konpromiso politikoa bilatzen du. Horrez gain, 2017rako aurrekontuan kulturarako partida %10 igotzea ere eskatzen du paktu honek.

Bestetik, Mahaiak Praktika Onen txostena amaitu dutela esan zuen, eta urtarrilean aurkeztuko dute Arabako Batzar Nagusietan eta Arabako Foru Aldundian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide