Dena prest Durangoko azokarako

Erredakzioa 2016ko abe. 2a, 10:58

Abenduaren 6ra bitartean egongo da zabalik euskal kulturaren plaza.

Abenduaren 2tik 6ra bitartean, Durangoko Azoka ospatuko da, azken urteetako azokarik goiztiarrena. 246 stand, 349 nobedade eta 200 ekitalditik gora izango ditu azokak 51.edizio honetan. Landako Gunearen ohiko ordutegia, urtero bezala, goizeko 10:30etik arratsaldeko 20:00ak arte izango da. 

Kulturaren plazara gerturatzen direnek, bost egunez, 200 ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute: kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, umeentzako jarduerak, tailerrak, ikuskizunak eta abar.

Aurten, Shakespeareren heriotzaren 400. urteurrena da, eta ospakizun hori bera Donostia 2016ren programaren gai garrantzitsua izan da urtean zehar. Hori dela eta, gaur abiatu den Durangoko Azokaren irekiera eta itxiera ekitaldietan Karrika konpainiak 15 minutuko pieza bana egingo du Deshakespearezioa obran oinarrituta.

Durangoko Azokaren 51.edizioa: EGITARAUA

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide