Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2016ko abe. 1a, 16:27
Joan den inauterietan saritu zuten kartela.

Kartelak abenduaren 12tik 30era bitartean aurkeztu beharko dira Landatxo Gizarte Etxean. 1.500 euroko saria jasoko du lehiaketaren irabazleak.

 

Datorren urteko inauteriak iragartzeko kartel lehiaketarako deia egin du Gasteizko Udalak. Hiru baldintza bete beharko dute aurkezturiko lanek: kartelak jatorrizkoak, argitaratu gabeak, eta beste inongo lehiaketa batzuetan saritu gabekoak izan beharko dute. Halaber, egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez.

Kartel irabazlearen aukera bi fasetan egingo da. Lehenengoan, aurkeztutako lan guztien artetik, Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak osatutako duen epaimahaiak gehienez sei kartel finalista hautatuko ditu. Bigarren fasean, epaimahai teknikoak aukeratutako finalisten artean irabazlea aukeratuko du.  

Informazio gehiago eta baldintzak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide