Alea.eus-ek zuzenean emitituko du igandeko 'Kantari Gasteiz' ikuskizuna

Erredakzioa 2016ko aza. 24a, 16:26
Aurreko asteburuan Gasteizko Kantari saioaren entseguak egin zituzten Vital Fundazioaren aretoan.

Goizeko 11:30etik aurrera, Kantari Gasteiz euskarazko karaokearen saio guztiak ikusi ahal izango dira webgunearen hasiera orrian.

Badator Kantari Gasteiz saioa. Aurreko asteburuan entseguak egin eta gero, euskarazko karaokean parte hartuko duten ia 200 umeak prest daude publikoaren aurrean abesteko eta dantzatzeko. Arabako Aleak, GEU elkarteak, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gasteizko Udalak, Vital Fundazioaren laguntzarekin, antolatu duten ikuskizuna goizeko 11:30ean abiatuko da, Oihaneder Euskararen etxean. Egun osoan, euskarazko karaokean izena eman duten talde guztiak taulara igoko dira.

Lehen edizio honetan Gasteizko eta inguruko herrietako 7 eta 11 urte bitarteko 172 gaztetxok hartuko dute parte. Hiriburuko zazpi ikastetxetako neska-mutikoak dira: hain justu ere, Lakuabizkarra, Adurtza, Arantzabela, Odon de Apraiz, Ikasbidea, Barrutia eta Toki Eder.

Partaideak hiru eta bost lagun bitarteko taldeetan daude banatuta; denera, zortzi karaoke saio grabatuko dira.

Zuzenean sarean

Emanaldia ikusteko gonbidapena beharrezkoa da. Era berean, alea.eus webguneak Kantari Gasteizen zuzenean ikusteko aukera emango du, streaming bidez bere hasiera orrian emitituko baitu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide