"Emanaldia Joxe Azurmendiren Manifestu Atzeratuarekin lotuta dago"

Naroa Cuesta eta Iñigo Larramendi 2016ko aza. 10a, 14:54

Gaizka Amondarainek Aginako Zero bat emanaldiaren berri eman digu Alea FM irratsaioan. Azaroaren 30ean eskainiko dute Oihaneder Euskararen Etxean.

Aginako zero bat izenpean emanaldia eskainiko dute azaroaren 30ean Oihaneder Euskararen etxean; Marco Bianchiren irudiz, Jon Aranbururen soinuz eta Manex Agirre eta Gaizka Amondarainen ahotsez. Emanaldiak Joxe Azurmendik 1968an argitaratu zuen Manifestu Atzeratuarekin lotura handia du, izan ere, ikuskizunaren izena poema horretako esaldi bat da.

Aginako zero bat Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzuak, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin 2015ean abian jarritako eta urtero eskaintzen duen Gazte Sortzaileak Bekaren testuinguruan sortu da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide