Bost urte beteko dira laster Arabako Aleak (lehen Hirinet), beste hogeirekin batera, Tokikom, toki komunikabideen bateragunea, sortu zuela, komunikabide txikien panorama sendotzeko asmoz. Gainera, 25 urte ere badira, Arrasaten toki komunikabideen etorkizuna marrazteko Arko jardunaldiak egin zirela.
Bi urteurren horiek ospatzeko, TOKIKOM Jardunaldiak antolatu dituzte toki komunikabideek. Arrasaten elkartuko dira datorren astelehenean, hilaren 14an, edukietan, marketinean zein teknologian dituzten erronkei buruz jardungo dugu, komunikazioaren munduko punta-puntako profesional eta enpresen eskutik.
Gainera, tokian tokiko komunikabideok euskararen transmisio katean betetzen dugun papera ere aztertuko dute, eta, lehen aldiz, Tokikom sariak ere banatuko dituzte, komunikabide txikietan urtean egindako azalik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenen artean. Tokiko komunikabideean lan handia egiten den arren, sarritan tokiko publikoak baino ez du ikusten, eta sari hauen helburua egindako lan bikain horiek publiko zabalari ezagutaraztea da.
Jardunaldiok datorren astelehenean izango dira, azaroaren 14an, Arrasateko Garaia berrikuntza gunean. Informazio gehiago eta izen ematea, tokikom.eus/jardunaldiak webgunean.