Tania Calvok urrezko domina irabazi du Munduko Kopan

Erredakzioa 2016ko aza. 7a, 10:44
Tania Calvok eta Helena Casasek urrezko domina lortu dute, taldekako abiadura proban.

Taldekako abiadura proban lortu du. Banakako proban, brontzezko domina eskuratu du.

Tania Calvo txirrindulari gasteiztarrak, Helena Casas bikotekidearekin batera, urrezko domina irabazi du Glasgowko Munduko Kopako taldekako abiadura proban. Bi txirrindulariak Txinako Jun Hanek y Lili Liuk osatzen duten bikotea baino azkarragoak izan dira abiadura proban. Calvok eta Casasek 33.351ko denbora egin dute, Hanek eta Liurenek, berriz, 33.705.

Era berean, larunbatean brontzezko domina eskuratu zuen txirrindulari gasteiztarrak, banakako proban.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide