Kantari: saioak prestatzeko argibideak

Erredakzioa 2018ko urr. 19a, 14:14

Aurreikuspenak gaindituta, 400 haurrek baino gehiagok eman dute izena Kantari ikuskizunean. Hori dela eta, zozketa bidez erabaki behar izan da behin betiko parte-hartzaileen zerrenda.

Gasteizko 7 eta 11 urte bitarteko 381 parte-hartzaile izango dira azkenean Kantarin abesten. Parte hartuko duten taldeei, zein saiotan abestu behar duten, zein abesti egokitu zaien, abestia prestatzeko materialak, eta bestelako argibideak bidali zaizkie onezkero. Abesti guztiak hemen aurkituko dituzu eta beheko atalean azaltzen da parte-hartzaile bakoitzari dagokion informazioa.

Orain, gaztetxoek euren kantuak entseatu beharko dituzte. Garrantzitsua da entsegu egunerako letra ondo ikastea (grabazioan entzungo dena kantuaren karaokea izango delako eta eurek abestu behar dutelako) eta koreografia ere ondo ikasi beharko dute.

Entsegua izango da ikasi dutena errepasatu eta neska-mutikoen zalantzak argitzeko momentua. Horrela grabazio egunean lasaiago egongo dira. Entsegua grabazio egunaren aurreko asteburuan egingo da, azaroaren 17 eta 18an, Vital Kutxa Fundazioa aretoan.

 

Nor joan daiteke parte-hartzaileekin?

Parte-hartzaile bakoitzari bertan lau gonbidapen banatuko zaizkie grabazio egunean euren gurasoak, familiakoak edota lagunak doako gonbidapen horiekin sar daitezen ikuskizuna ikustera.

 

Noiz egingo da Kantari?

Azaroaren 24 eta 25ean izango da ospakizuna! Orduan grabatuko ditugu karaoke saioak eta talde bakoitza egokitutako orduan egon beharko da Dendarabako Vital Kutxa Fundazioaren aretoan

 

Informazio gehiago 

Halere, zalantzak argitu edota informazio osagarria eskuratzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke 640574996 telefonora deituta edo kantari@geuelkartea.eus helbidera idatzita.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide