DHL Arasurreko langileek lan baldintzak hobetzea eskatu dute

Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 19:23

DHLk Agurainen eta Gasteizen dituen lantegietako beharginek dituzten baldintza berdinak nahi dituzte. UGTk hitzarmenaren negoziazioa "blokeatuta" dagoela kritikatu du.

DHL Arasurreko langileek hitzarmen "duin" bat eskatu dute, enpresak Agurainen eta Gasteizko Mercedesen dituen beharginek dituzten  baldintza berdinak izateko. Horretarako, elkarretaratzeak deitu dituzte ostegunean eta ostiralean.

DHL Arasurreko langileek 1.732 ordu egiten dituzte urtean; Aguraingoek, aldiz, 1.725, UGT sindikatuak ohar baten bidez iragarri duenez. Mercedes enpresan kokatzen den DHLko beharginekin aldea nabariagoa da; urtean 1.712 ordu egiten dituzte.

Era berean, hitzarmenaren negoziazioa "blokeatuta" dagoela kritikatu du UGTk, “hasieratik enpresak langileen lan baldintzak hobetzeari uko egin baitio”.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide