Arabako Babarrun Arrozinak Eusko Label ziurtagiria lortu du

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2016ko urr. 20a, 10:07
Bittor Oroz sailburuordea aurkeztu du babarrun berria, besteak beste

Alea txikia da, arrautza forma du, azal gutxikoa, erraz prestatzen da eta oso digestiboa da, fekula gutxi duelako.

Arabako Babarrun Arrozinak Eusko Label ziurtagiria lortu du. HAZI Fundazioak baldintza eta prozesu jakin batzuk ezartzen ditu produktu batek Eusko Label kalitatearen bereizgarria lortzeko. Helburu nagusiak hauek dira: kontsumitzaileari kalitate maila jakin bat ziurtatzea, jatorria eta benetakotasuna identifikatzea, ekoizleen lana babestea eta kalitatearen kultura sustatzea, horretarako etengabeko hobekuntza sistemak aplikatuz.

 Produktu batek Eusko Label ezaugarria lortzeko prozesua neketsua da. Aurretiaz egin beharreko zeregin batzuk daude, hala nola ekoizpen eta eraldaketa sektorearen azterketak, merkaturatze kanalenak eta merkatuarenak, baita produktuaren izaera berari buruzkoak ere. Azterketa horietatik abiatuta, bere ezaugarri guztiak araudi batean zehatz-mehatz definitzen dira, baita ekoizteko, merkaturatzeko, ontziratzeko eta etiketatzeko modua eta kontrol sistema ere.

Arabako Babarrun Arrozina

Arabako klimatologia oso egokia da lurraldean produktua landatzeko. Alea txikia da, arrautza forma du, kolorea zuri krema da, fina, azal gutxikoa, erraz prestatzen da eta oso digestiboa da, fekula gutxi duelako. Lekalea aberatsa da proteinatan, karbono hidratotan, mineraletan eta B bitaminan.

Zaporeagatik dira ezagunak, modu tradizionalean ekoizten dira eta zorrotz hautatzen dira kolorearen eta neurriaren arabera, kontsumitzaileari oso produktu homogeneoa eskaini ahal izateko.

2016ko kanpainan 16 ekoizle daude inskribatuta, 41,63 ha landuta. Guztira 61.168 kilo Arabako Babarrun Arrozina jaso dira, eta aurreikusten da horietatik 45.876 kg ziurtatu ahal izango direla Arabako Babarrun Arrozina Eusko Labeldun moduan.

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide