'Obaba' munduko leku literariotzat kanonizatua

atxaga.eus 2016ko ira. 13a, 14:20

Literaturaren historian sortu diren unibertso literario garrantzitsuenak bildu dituzte Literary Wonderlands liburuan. Eta literaturak eskaini dizkigun mundu zoragarrienen artean, hortxe sartu dute Obaba.

Literary Wonderlands: A Journey Through the Greatest Fictional Worlds Ever Created, halaxe du izenburu Laura Millerrek atondutako bildumak (Black Dog & Leventhal Publishers. New York, 2016). Oso edizio zaindua duen liburua da, literaturaren historian sortu diren fikziozko unibertso literario ederrenen aipamenekin.

Editoreek 100 idazlan bildu dituzte katalogoan, beraientzat literaturaren historian giltzarri izan direnak, eta guztiak ere irakurleontzat ezagun-ezagunak, besteak beste, Odisea, On Kixote, Gulliverren bidaiak, Alizia herrialde miresgarrian, Eraztunen jauna, Ehun urte bakardadean, Harry Potter, Pedro Paramo,... eta beste makina bat. Horien artean, euskaldunok ere badugu ordezkaririk, Bernardo Atxagaren Obabakoak (eta Obaba bera) sartu baitituzte historiako lanik aipagarrienen artean, idazleak Obaban sortu duen mundu literarioaren garrantzia azpimarratuz.

Literary Wonderlands

Hona hemen liburuan nola aipatzen den Atxagaren lana, eta liburuaren aurkezpena bera (PDF honetan ikusi dezakezue liburuaren azala, aurkibidea eta Obabari buruzko atala):

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide