Araban euskara ikasteko eskaintza oparoa aurkeztu du AEK-k

Erredakzioa 2016ko ira. 8a, 15:43

Ikasturte hasierarekin batekin, Arabako AEK euskaltegiak aurtengo eskaintza, Gasteizko programa kulturala eta matrikulazio kanpainaren ekimenak aurkeztu ditu.

Arabako euskaltegien eskaintza

 Urritik ekainera euskara ikasteko makina bat aukera eskaintzen ditu: euskara maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, autoikaskuntza, taldeentzako ikastaro  bereziak. Hainbat ordutegi izango dira aukeran, goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan. Ikastaro hauek guztiak instituzioek diruz lagundutakoak dira. Aurten lehen aldiz, Arabako Foru Aldundian helduen euskalduntzerako diru-laguntza berriak emango ditu.

Gasteizen, hiru dira AEK dituen euskaltegiak; Lakuan, Aranan eta Judimendin. Horrez gain, Arabako herri askotan ere euskara ikasteko aukera ematen du, hala nola, Laudion, Amurrion, Urduñan,  Agurainen, Araian,  Dulantzin, Murgian, Ondategin eta Izarran. Bertako kuadrillek bultzatuta, Mendialdean, Trebiñun eta Erriberabeitian ere euskara ikastea posible izango da.  Eskaintza akademikoaz gain, euskara ikasteko eta erabiltzeko aukera anitz izango da, besteak beste, Lautadan Berbalagun/Gurasolagun egitasmoa.

 #astekogalderaAEK lehiaketa eta Txirringa martxa

Matrikulazio epeak dirauen bitartean, ekimen desberdinak antolatu ditu euskaltegiak. Zentzu horretan, gaurtik aurrera eta irailean zehar, astero euskarari lotutako galdera bana botako du. Galdera horiei, astebeteko epean, Twitter eta Facebook bidez erantzun ahal izango zaie #astekogalderaAEK traola erabiliz edo posta elektronikoz egingoaldugu@aek.org helbidera idatziz. Zuzen erantzuten duten guztien artean 50€ zozkatuko dituzte euskal kultur produktuetan gastatzeko.

Era berean, irailaren 16an, ostiralean, Txirringa martxa antolatu dute arratsaldeko 17:30ean Zuberoa plazatik abiatuta eta Atenas hiribidean bukatuz. Era horretan, jaietan murgilduta izango ditugun bi auzoak lotuko ditugu, Zaramaga eta Salburua. Eta Salburun amaitutakoan  Txupina bota ondoren Gargantua izango da.

Urte osorako kultur programa zabala

 Urtero bezala, ekintzez beteta datorren Egingo al dugu? kultur programa aurkeztu dute. Gasteizko gizarte etxe, auzo elkarte eta ostatu askotan burutzen dira eta, euskaltegiko ikasleontzat ez ezik, gasteiztar euskaldun guztioi zuzenduak dira. Musika, kirola, gastronomia, ikusentzunezkoak, bertsolaritza, literatura etabar izaten dute ardatz.

Informazio gehiago: www.aekgasteiz.blogspot.com.es

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide