Euskararen erabilera sustatzea adostu dute Osakidetzak eta Arabak

Erredakzioa 2016ko ira. 6a, 14:42
Jon Etxeberriak, Osakidetzako Zuzendari Nagusiak, eta Igone Martinez de Lunak, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol Foru Diputatuak, sinatu dute hitzarmena.

Besteak beste, euskararen erabileraren normalizazio-kontuetan dituzten ekintza-esparruak zehazteko eta arlo honen inguruko informazioa trukatzeko konpromisoa hartu dute bi erakundeek.

Arabako Foru Aldundiak eta Osakidetza euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak garatzeko lankidetza-protolokoa sinatu dute gaur. Jon Etxeberriak, Osakidetzako Zuzendari Nagusiak, eta Igone Martinez de Lunak, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol Foru Diputatuak, sinatu dute hitzarmena.

Hitzarmen honen bitartez hainbat konpromiso hartu dituzte bi erakundeek, hala nola, euskararen erabileraren normalizazio-kontuetan dituzten ekintza-esparruak zehaztea, arlo honen inguruko informazioa trukatzea, burututako ekintzak nahiz abian jartzekoen eragina aztertzea, eta euskararen erabilera bultza lezaketen ekintza bateratuak proposatzea.
 
Asmo horrekin bat, Jarraipen eta Koordinazio Batzorde Mistoa eratuko da bi hilabeteko epean, lankidetza-protokolo honetan jasotako zereginei ekiteko ardura izango duena.
 
Euskal Osasun Zerbitzuak bazuen hau bezalako akordioa, aurtengo maiatzean sinatua, Bizkaiko Foru Aldundiarekin; gaurkoaren ostean, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere gauzatzeko asmoa dago.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide