Ingurumena kaltetzen duten jarduerak salatzeko aplikazioa sortu dute

Estitxu Ugarte 2016ko abu. 26a, 14:25
Biloda eta Tresponde artean, arrainak hilik

"Mendiak Garbi" telefonorako aplikazioa sortu du Arabako Diputazioak. Tresna berriaren bitartez ingurumena kaltetzen duten jarduerak jakinarazi ahal izango dituzte herritarrek.

"Asiako liztorraren habiak, isurketa kontrol gabeak, motordun ibilgailuak baimendu gabeko lekuetan, bidezidor itxiak, seinale hondatuak edo animalia hilak ikusi dituztela adierazi ahal izango digute herritarrek" argitu dute Amaia Barredo Ingurumen Saileko zuzendariak eta Juan Felipe Seeman Arabako Mendi Federazioko lehendakariordeak. 

Aplikazio berria erraz erabiltzekoa da, eta foru erakundeak eta mendi federazioak elkarrekin sortu dute. Dena delako gorabehera telefono mugikorraren GPSaren bidez geolokalizatzeko aukera ematen du, baita erasoa atzeman orduko argazkiak eransteko ere. Android zein iOs sistemekin funtzionatzen du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide