Arabako ekoizle eta artisauen 17 postu Andre Maria Zuriaren merkatuan

Erredakzioa 2016ko uzt. 28a, 13:10

Abuztuaren 5etik 8ra egongo da zabalik, Loma Jeneralaren plazan.

Gasteizko jaietan janari eta artisau produktuen merkatua egongo da Loma Jeneralaren plazan eta aurten lehen aldiz, arabar jatorriko 17 ekoizle eta artisau bilduko ditu. Abuztuaren 5ean, 6an, 7an eta 8an egongo da zabalik, 09:00etatik 15:00etara.

Honako postu hauek aurkitu ahal izango dira janariaren atalean: urdaiazpiko eta hestekien salmenta postu bat, ogi, gozo eta gazten bi postu, ogi eta gozoen postu bat, gazta salmentako lau postu eta txakolin-postu bat. Artisautzari dagokionez, alpargatak, ehun-artisautza, brontzezko edo zeramikazko produktuak, zilarrezko bitxiak eta papergintzako produktuak egongo dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide