"Elkarrekin ez bagoaz, nekez altxatuko dugu zesta-punta"

Anakoz Amenabar 2016ko uzt. 22a, 10:16
Juanan Compañon 'Konpa'. / A. Martinez de Luna

Ibilbide oparo baten ostean zesta-punta utzi bazuen ere, hura bultzatzeko sortu diren proiektuetan buru-belarri dabil Juanan Compañon 'Konpa'; Xistera egitasmoa "giltza" izan daitekeela uste du.

 

Bi urte dira zesta-punta albo batera utzi zuela Jose Antonio Compañon 'Konpa'-k (Bernedo, 1972), hogeita bi urte profesional moduan aritu eta gero. Zestari begirik kendu gabe, ordea, beste zeregin batzuk ditu esku artean gaur egun, Aldundiko eskola-kirol arduradun gisa.

AEBetako Smithsonian Folklife jaialditik heldu berri zara. Nolakoa izan da esperientzia?  

Oso polita. Washingtoneko National Mallean frontoi bat jarri zuten, Euskal Herriko beste hainbat txoko berezirekin batera, eta oso ikusgarriak dira bertan egin diren ekitaldiak. Ni bolatokiko arduradun moduan egon naiz; Arabako bola-jokoa erakustera.

Zesta-puntarekin ere izan zinen hilabete batzuk AEBn. 

Sei hilabetez izan nintzen Danian, Floridan. Aukera izan nuen han geratzeko, bost urteko kontratua eskaini zidatelako, baina nahiago izan nuen etxera bueltatu. Ikasi eta berriz joan behar nuela pentsatu nuen, baina ez nintzen bueltatu. Eta ez naiz damutu hartutako erabakiarekin; ikusita nola joan den egin dudan ibilbidea, uste dut izan dela nire bizitzan hartu nuen erabaki onenetako bat. Eta, egia esan, ordutik ez nituen AEB-ak bisitatu, nahiz eta anaia ere 13 urtez egon zen zesta-puntarekin han.  

2014an erabaki zenuen puntista izateari uztea, baina ez gogo faltagatik, ezta?

Ez, argi eta garbi. 42 urte nituen eta fisikoki oso ondo nengoen, jarraitzeko gogoz. Baina aurreko urtean erabaki nuen urte osoan behintzat hamar partida jokatu behar nituela aurrera egin ahal izateko; zortzi   neurketa izan nituen soilik, eta bertan behera uztea erabaki nuen. Urte osoan zain egon behar izatea ez zen aukera ona. Momentua heldu zela pentsatu nuen: nik dena eman dut, 22 urte oso polit izan dira, zoriontsua izan naiz, eta beste kontu batera.

Irakurri elkarrizketa osoa ALEA aldizkariaren 70. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide