Arabako Foru Aldundiak eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak hitzarmena sinatu dute, 2017an eta 2018an lan eskaintza publikoa (LEP) egiteko, hutsik dauden 65 lanpostu betetzeko.
Lehenbiziko proben deialdia 2017ko maiatzean eta ekainean izango da. Bigarren deialdia 2017ko amaieran izango da, 2018an gauzatuko dena.
Deialdi honetan honako lanpostuak eskainiko dira: 34 administrari, egoitzako sukaldeko 15 laguntzaile, administrazio orokorreko goi-mailako bost teknikari, lau pedagogo, informatikako hiru teknikari laguntzaile, informatikako goi-mailako 2 teknikari, enpresako mediku bat eta erdi-mailako teknikari-administrazioburu bat.
Aldi berean, lekualdatze lehiaketa baterako deialdia egingo da sukaldeko laguntzaileentzat, plaza kopurua egonkorra izan dadin.
Era berean, Aldundia aztertzen ari da 2019an hirugarren LEP bat egiteko aukera, egun GOFEn hutsik dauden 368 plazak betetzeko.