Emakumezko palista hoberenak Foru plazan, Green Capital txapelketan

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko uzt. 15a, 15:00

Emakumezkoen V.  Pala Txapelketaren finala abuztuaren 5ean izango da. Egun, Araban 32 emakume ari dira pilotan jokatzen.

Abuztuaren 5era bitartean, Emakumezkoen V.  Pala Txapelketa izango da Gasteizen. Arabako Pilota Federazioak, Udalaren laguntzarekin, antolatutako txapelketa Foru plazako frontoian jokatuko da. Zehazki, partidak uztailaren 14an, 19an, 21ean, 25ean, 26an eta 28an izango dira, arratsaldeaz. Abuztuaren 3an eta 5ean, goizez izango dira, azken egun honetan finala jokatuko dute.

Horrela, pilotazaleek probintziako palista hoberenak ikusteko aukera izango dute. Horietako batzuk espezialitateko onenak dira, GRAVNI txapelketak irabazi baitituzte. Jokalariak Gasteiz, Oion, Dulantzi, Laudio eta Amurriotik datoz.

Gero eta emakume pilotari gehiago Araban

Txapelketaren aurkezpenean Arabako Euskal Pilota elkartearen lehendakari Fernando Palaciosek adierazi du azken urteetan pilotan emakumearen eboluzioa "izugarria" izan dela. 2010ean 9 lizentzia zeuden, 2016an, berriz, 32. Horrez gain, orain sei urte kirol eskolan ez zegoen emakumezkoen fitxarik eta egun, ordea, 80 neska daude ikasturtean zehar pilotan jokatzen.

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide