Aire zabaleko euskarazko zinema Arabako zenbait herritan

Erredakzioa 2016ko eka. 30a, 09:43

Dulantzi, Kanpezu, Argantzun, Zigoitia eta Zuhatzu-Kuartangon izango dira emanaldiak. Lehenengoan, uztailaren 1ean, Dulantzin, Tximinoen Erreinua filmarekin.

 Zinemairean aire libreko euskarazko zinema zikloaren hirugarren edizioa hasiko da bihar. Dulantziko emanaldiak hasiera emango dio zikloari, bihar, 22:00etan, Tximinoen erreinua filmarekin.

Larunbatean, aldiz, Oker pelikula ikusgai izango da Kanpezu, 22:00etan.  Argantzunen ere proiektatuko dute ekoizpen bera, 22:00etan. Hurrengo asteburuan, Zigoitiara (uztailaren 15ean) eta Zuhatzu-Kuartangora (uztailaren 16ean) egingo du salto zinema zikloak eta Iparraldeko Norman pelikula ikusgai izango da.
 
Zinema euskaraz eskaintzen duen proposamen hau 5 urtetik 45 urtera bitarteko jendearentzat da, hain zuzen adin tarte horretan baitaude lurraldean elebidun gehien. Ekimen honen bitartez, Arabako Foru Aldundiak euskararen erabilera sustatu nahi du, Arabako Lurralde Historikoko herrietan euskaraz egiteko espazio berriak eskainiz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide