Hauteskunde Orokorrak 2016

Hogei mila arabar gutxiagok bozkatu du 18:00ak bitartean

Itsaso Estarrona 2016ko eka. 26a, 18:25
Argazkia: Aiaraldea

Arratsaldeko datuen arabera, %9,1 jaitsi da parte-hartzea Araban, abenduko Hauteskunde Orokorrekin alderatuta

Errepikatu behar izan diren Espainiako lehenengo hauteskunde orokorretan, asko egin du behera parte-hartzeak Araban, Barne Ministerioak 18:00etan eman dituen datuen arabera. Zehazki, erroldako %48,5ak eman du botoa arratsaldeko seiak baino lehen, duela sei hilabeteko %57,48arekin alderatuta. Alegia, bederatzi puntuan murriztu da parte-hartzea behin-behineko ehunekoen arabera. Nabarmenagoa da jaitsiera Gasteizen, ia %10ekoa (%57,20tik 47,53era). 

Bozkatzeko eskubidea duten pertsona kopurua kontuan hartua (hauteskunde-errolda, hain zuzen), 20.000 pertsona gutxiago joan dira 18:00ak bitartean hautestontzietara. Zehazki, 120.233 izan dira gaurkoan, abenduan 142.000 baino gehiago izan zirenean.

Euskadiko bataz-bestetik behera

Euskadin, 7,6koa izan da jaitsiera: Bizkaian, %7koa; eta Gipuzkoan, aldiz, 8,9koa (ia Arabakoa bezainbestekoa). Nafarroan ere 7,24 txikitu da parte-hartzea. Espainia mailan, zazpi puntuan,

Boto gutxi, erabakigarriak

Boto gutxi (eta abstentzio maila) erabakigarriak izan daitezke arabarrek aukeratuko dituzten Kongresuko lau eserlekuak aukeratzeko. Inkesten arabera, Podemosek, PPk eta EAJk ziurtatuta lukete diputatu bana, baina laugarrena dago jokoan: Podemos (bigarren diputatua lortzeko, kasu horretan), PSE eta EH Bildu lehiatuko dira hori lortzeko. Kontuan izan behar da Ahal Duguk 1.100 botogatik baino ez zuel bigarren ordezkaria lortu abenduan. PSEk lortu zuen, baina kostata ere, EH Bildu gertu izan baitzuen (lau mila botora). 

Bozketen emaitzak 23:00ak aldera hasiko dira jakinarazten. ALEAk Arabako emaitzen berri emango du. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide