2.300 lasterkari inguru bilduko ditu igandean Gasteizko Triatloiak

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko uzt. 5a, 13:34
Irudia: Triathlon Gasteiz

Bi kategoria izango ditu (half eta full) lasterketak. Gasteizen ez ezik, Lautadako zenbait puntutan igaroko da proba.

Uztailaren 10ean Gasteizen eta Araban triatloia ospatuko da eta bertan, 2.296 triatleta izango dira bi kategorietan (half and full).

Probaren X. edizioa ospatuko da aurten, eta txapeldun handiak izango dira bertan, hala nola, Alejandro Santamaria, Diego Paredes, Raul Tejada, Jose Estrangeiro, Stanislav Krylov, Brooke Brown, Julia Bohn, Ruth Brito, Kathrin Walter eta Aintzane Argaiz.

Gasteiz ez ezik, Arabako zenbait puntu zeharkatuko ditu lasterketak. Igeriketa proba, esaterako, Uribarriko urtegian izango da. Txirrindularitza pobran, aldiz, Landatik Agurainera abiatuko dira lasterkariak, Ozeta eta Dura herriak zeharkatuz. Korrikan egingo duten zatia Gasteizen izango da.

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide