Ekainaren 25etik uztailaren 1era bitartean Irrati Kontrolez gidatutako metroko Belaontzien Europako Txapelketa egingo da Araban. Bertara, 19 herrialdetako parte-hartzaileak etorriko dira.
Europako parte hartzaileez gain, europar txapelketari sostengua ematen dioten beste herrialde batzuetakoak ere etorriko dira: Japonia, Txina, Kanada, Zeelanda Berria, Brasil, etab. Guztira 76 parte-hartzaile izango dira.
Proba Gasteizko Klub Nautikoan egingo da, Uribarriko urtegian. Irekitzeko ekitaldia ekainaren 25eko 19:00etan izango da. Lasterketak ekainaren 26ko 13:00etan hasiko dira, eta egunero egingo dira baztertzeko lasterketak; finala uztailaren 1ean egingo da. Egun horretan bertan banatuko dira sariak, 18:00etan.
IOM modalitatea
IOM irrati kontrolez gidatutako metroko belaontzi mota da (Internacional One Metre), irrati kontrolez gidatutako nazioarteko bela elkartearen barruan dagoena. Munduko txapelketak 1994az geroztik egiten dira, eta europarrak, 2010az geroztik. Munduan horrelako 15.000 itsasontzi inguru daude.