Araba Euskaraz 2016

Araba Euskaraz 2016ko egitaraua prest

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko eka. 13a, 12:56

Goizeko 10:00etan hasita, askotariko ekintzak izango dira Agurainen egongo diren lau gune ezberdinetan, besteak beste, Eratu eta Hesian taldeen kontzertuak, haurrentzako ekintzak eta herri bazkaria.

Araba Euskaraz 2016 ospatzeko egun gutxi falta direnean, eguneko egitaraua aurkeztu dute. Aurtengo euskararen jaia Agurainen antolatu du Lautada ikastolak, Geroari begira lelopean. Gaur, egitarauaren eta ibilbidearen zehaztasunak eman dituzte. Lau gune izango dira: Galzar, Sagarmin, Bentatxo eta Lezao. Egitarauan, askotariko ekintzak topatuko ditugu, hala nola, herri kirolak, txalapartariak, tailerrak, herri bazkaria, haur disko-festa, Pirritx, Porrotx eta Marimotsoen ikuskizuna eta Eratu eta Hesian taldeeen kontzertuak. 

 

 

 

Era berean, antolakuntzak azaldu duenez, "edizio honetan urrats batzuk ematen saiatu gara eta horien artean puntu moreak izango duen tokia azpimarratu nahi dugu. Gure egunerokotasunean txertatuta dagoen gaia da eta Araba Euskaraz egunean ere egotea bideratuko dugu zirkuituan zehar kartelak jarriz".

Horrez gain, jasangarritasunari ere garrantzia eman nahi izan diote eta arreta berezia jarri nahi dute zaborraren bilketa egitean, besteak beste, edalontzi berrerabilgarriak egoki erabiltzeko eskaera luzatu dute. Bestetik, aurtengo berrikuntzen artean, iazko Araba Euskaraz egunean jasotako zabor organikoarekin egindako konposta erabiliko dute Erronka egitasmoaren barruan dagoen proba batean.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide