Garoñari buruzko CSNren txostena, azaroan

Estitxu Ugarte 2016ko eka. 1a, 17:31
Garoñako zentral nuklearra

Garoñari buruzko txostena "azaroa inguruan" aurkeztuko dutela adierazi dute gaur. Enegarren aldia da CSNk Garoñaren etorkizunari buruzko erabakia atzeratzen duela.

Gaur osoko bilkura egin du CSNk. Segurtasun Nuklearraren eta Babes Erradiologikoaren zuzendari teknikoek  azaldu dutenez, oraindik Garoña berriz martxan jartzeko eskaera eta dokumentazioa aztertzen ari dira, eta horrenbestez "azaroa inguruan" txostena aurkeztea espero dute.

Txostena aldekoa bada, Espainiako Gobernuak baimendu ahalko du, edo ez, zentral nuklearra martxan jartzea. Txostena kontrakoa bada, bete beharrekoa litzateke, eta gobernuak ezin izango luke martxan jartzea baimendu.

Gogoratu behar da ekainaren 11n Araba garoñarik gabe plataformak manifestazioa deitu duela Gasteizen, 19:00etan, Andra Mari Zuriaren Plazan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide