Valderejok I. marrazki lehiaketa antolatu du

Estitxu Ugarte 2016ko mai. 30a, 17:38

Valderejoko Parke Naturalak 6 eta12 urte bitartean duten gazteei zuzenduta I. marrazki lehiaketa antolatu du. Gure basoetako animali,landare edo paisaien irudiak islatu beharko dituzte.

A4 edo A3 formatua erabiliko da, teknika librea izanik. Parte-hartzaileko gehienez marrazki bat. Lanak Valderejoko Parketxera eramango dira, bestela korreo arruntez bidali daitezke helbide honetara: VALDEREJOKO PARKETXEA- Lalastra 01427 Valdegobia-ARABA. Parte-hartzailearen izena, adina eta telefonoaren zenbakia ere erantsiko dira. 2016ko ekainaren 30 baino lehen entregatu beharko dira marrazkiak. Irabazleak Valderejo Parke Naturaleko material-sorta bat jasoko du opari moduan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide