Gaur, 20:00etan, Alaves futbol taldeari harrera egingo diote arabarrek, lehen mailara igotzeagatik zoriontzeko. Andre Maria Zuriaren plazan eta San Migeleko balkoian izango da ekitaldia, eta bertan izango dira taldea osatzen duten kide guztiek.
Segurtasuna eta garbiketa
Udalak horrelako ekitaldietan ohikoa den prebentzio, segurtasun eta garbiketa antolaketa prestatuko du, Zeledonen jaitsierako bera. Gainera, ospakizunean parte hartzen dutenei gizalegez jokatzeko eskatu die Udalak, eta plazan beirazko botilarik ez sartzeko, jaia normaltasunez igaro dadin.