Fiare banku etikoarekin bat egin du Arabako Aldundiak

Erredakzioa 2016ko mai. 27a, 11:49

Aldundiak Fiare banku etikoan kontu bat izatea onartu du, eta honen bidez garapen lankidetzarako bideratutako 1,1 milioi euro ordainduko dituela jakinarazi du Jose Luis Cimiano Ogasun diputatuak.

 

Fiarek Euskadin duen arduradunarekin, Juan Garibirekin, izandako bilera baten ostean azaldu du berria Cimianok: "Arabako Foru Aldundia bat dator banku etikoen gidari den pentsamoldearekin, eta proiektu hau bultzatu nahi du kontu bat irekita”. Gainera, foru diputatuak nabarmendu du Fiarek bere banku jarduera banku etikoaren irizpideen barruan egiteaz gainera, bulego bat duela Araban eta lurraldean sustatutako hainbat gizarte proiektu finantzatzen dituela. “Proiektu honen alde eginez, gure lurraldeko gizarte eta ingurumen proiektuen alde ere egiten dugu”, gogorarazi du Cimianok.

Garibik, bere aldetik, azaldu du Fiarek "pertsona guztien interesa" duela ardatz, eta bere jarduerak gardentasunaren eta gizarte eta ingurumen erantzukizunaren arabera egiten dituela. "Hori da irizpidea bere erakundeen aurrezkia, parte hartzeko eta lankidetzako gobernantza eta gizarte erantzukizuna kudeatzean, banku tradizionalek albo batera utzi dituzten zerbitzuak, hain zuzen". Haren esanetan, gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta jasangarriagoa eraikitzea da helburua.
 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide