Arabako gazteek ikus-entzunezkoen sorkuntzan murgiltzeko aukera paregabea izango dute udan, Zineleku programari esker. Helburua ikus-entzunezkoen sortzaile berriei diziplina arteko prestakuntza ematea da, ikuspuntu komunitario batetik. Programa zinema eta ikusmen arteetan interesa duten Arabako eta Gipuzkoako 18 eta 25 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduta dago, hau da, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Arte Batxilergoa eta Arte Ederra ikasten ari direnentzat.
10 egun, zineman murgilduta
Uztailaren 23tik abuztuaren 1era bitartean, proiektuaren partaideak Zarauzko Igerian aterpetxean biziko dira, eta bertan zinema lantegiak, profesional zinematografikoen maisu eskolak eta bestelako arte diziplinak emango dituzte, proiekzioak, performanceak eta kontzertuetan ere parte hartuz. Besteak beste, film baten sortze prozesua, gidoia, argiaren garrantzia eta ekoizpen zinematografikoa landuko dituzten lantegiak egingo dituzte. Irakasleen artean, Joxe Mari Goenaga, Maider Oleaga, Juan Arrosagaray, Kepa Sojo, Garbiñe Ortega eta Pere Ginard aurkitzen dira.
Era berean, jardunaldi bakoitza amaitzean, hainbat jarduera izango dira denentzat irekiak, besteak beste, hitzaldiak zinema eta literaturari, zinema dokumentalari edo interpretazioari buruzkoak, proiekzioak, performanceak eta kontzertuak. Katixa Agirre, Idoia Zabaleta eta Jose Luis Rebordinos izango dira gonbidatu berezien artean.
Zineleku programa Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak antolatu dute Euskal Herrian Kalaka Lab-ek emango du.
Informazio gehiago eta izen-ematea: Zineleku 2016