Mercedeseko langileek gehiengo sindikalak babestutako hitzarmena negoziatzea adostu dute

Erredakzioa 2016ko mai. 20a, 10:41

Atzo Mendizorrotzan egin ziren bi batzarretan 1.500 langile bildu ziren.

Mercedeseko langileak enpresa batzordeak aurkeztutako proposamenaren alde agertu dira eta  “eraginkortasun orokorreko” hitzarmen kolektiboa negoziatzea onartu dute. Honek esan nahi du zuzendaritzarekin akordio batera heltzeko, gehiengo sindikalak ados egon behar duela.

Erabaki hau atzo Mendizorrotzan ospatu ziren bi batzarretan hartu zuten langileek, orain dela bi aste Gasteizko Mercedeseko enpresa batzordeko presidente Iñaki Andres (UGT) kargutik kendu ostean. Aipatu batzarretan parte hartu duten 1.500 beharginetik soilik hiru abstenitu dira eta gainontzekoek gehiengo sindikalaren jarrera babestu dute.

UGTko ordezkariaren kargugabetzea CCOO, ELA, LAB eta ESK sindikatuek adostu zuten, euren esanetan, De Andresek, langileak defendatu beharrean, enpresaren “interesen” mesedetan jokatzen zuelako.  Aipatu sindikatuek salatu zuten aurreko presidente honek zuzendaritzarekin hitzarmen berria sinatzeko “asmoa” zuela, baina gutxiengo sindikalarekin.

Atzo, ordea, langileek erabaki zuten negoziatuko duten hitzarmen kolektibo horrek gehiengo sindikalaren babesa jaso behar duela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide