Vital Fundazioa Artium Fundazioaren patroi berria

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko mai. 5a, 17:44

Urtean 60.000 euro bideratuko ditu museora.

Vital Fundazioa berriro izango da Artium museoaren patroi pribatua. Hala iragarri dute gaur goizean bi erakundeek egin duten agerraldian. Orain hiru urte, Vital Fundazioa patroi izateari utzi zion, krisi ekonomikoa dela eta. Ildo horretan Vital Fundazioaren lehendakari Fernando Aranguizek adierazi du Vital Fundazioari oso garrantzitsu zaiola “berriz ere zehaztea Artium museoarekin elkarlanean aritzeko bide finkoak”, eta azpimarratu du “elkarlan hori ez dela inoiz eten, museoa sortu zenetik, hainbat eta hainbat programatan hartu baitugu parte”. Orain, urtean 60.000 euro bideratuko ditu museora.

Artium museoaren zuzendari Daniel Castillejok akordioaren "balio sinbolikoa" azpimarratu du.

Berritze lanak museoan

Horrez gain, Castillejok iragarri duenez, datozen hilabeteetan berritze lanak egingo dituzte Frantzia kaleko museoan eta 350.000 euro inguru inbertituko dituzte erakusketa gelen zorua konpontzeko. Hori dela eta, ipar eta hego erakusketa gelak itxita egongo dira azarotik 2017ko apirila bitartean, museoaren 15. urteurrenarekin bat eginez.

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide