Arabako hiru hondartzek bandera urdina lortu dute, zehazki, Uribarri Ganboa urtegian kokatzen diren hiru hondartzek eskuratu dute saria; Landa, Hegoaldeko Garaio eta Iparraldeko Garaio hareatzek.
Horrela, Araba hondartzetako bandera urdinen zerrendan agertzen da lehenengo aldiz. Bandera urdin hau lortzeko, hainbat gauza hartzen dituzte kontuan, tartean, hondartzetako ingurumenaren kalitatea.