alea.eus

Gazteentzat, kirol erronkak maiatzetik irailera bitartean

Itsaso Estarrona 2016-05-04 16:51   Kirola  Araba

El conquis programaren bertsio lokala, arrauna eta urpekaritza daude Gasteizko udalak aurkeztu duen gazteei zuzendutako kirol programaren berrikuntzen artean.

Maiatzetik irailera bitartean, zortzi kirol-modalitateko 596 plaza eskainiko ditu Gasteizko Udalak, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Aurten, lau dira berrikuntza nagusiak: ETBko El conquis programaren bertsio lokala, arrauna, urpekaritza eta coasteering-a (itsasertzetik egiten den trekking mota, alegia).
Horiez gain, hiriko gazteek windsurf, big sup, arroilak, parapentea, eskalada eta paddleboard praktikatzeko aukera izango dute. Jarduera batzuk gaztelaniaz zein euskaraz eskainiko dituzte, taldeen arabera.


Hainbat data, aukeran

Kirol zinegotzi Iñaki Prusillak iragarri duenez, bi-sei data ezberdin proposatu dituzte ekintza bakoitzeko, parte-hartzea errazteko. Iaz 400 gaztek hartu zuten parte.

 

Programa: Kirol Bidean, udaberria-uda 2016

 

 

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Martin Rezola 2016-05-06 08:40 Erantzuna | #1

Zortzi jarduera prestatu dituzte, eta horietatik hiruk ohar hau daramate: «Jarduera hau euskaraz eta erdaraz emango da, parte hartzaileen arabera.» Zer esan nahi du horrek?
Eta gainerako bost jarduerak zein hizkuntzatan dira, txineraz?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa