"Bertako jendearekin poesia kalera ateratzea da asmoa"

Z. Etxeberria eta I. Albizu 2016ko mai. 4a, 13:02

Poetak maiatzean jaialdiak 50 jarduera poetiko baino gehiago eskainiko ditu maiatzean Gasteizen eta Arabako zenbait herritan. Elisa Rueda jaialdiaren zuzendaria Alea FM irratsaioan izan da.

 Maiatza  poesiaren hilabetea izango da Araban. Aurten ere Poetak Maiatzean ospatuko da hilabete osoan, poesian interesa duen orori zuzenduta. Aukera anitz izango da, hiriburuan zein Arabako zenbait herritan, eta 50 jarduera poetiko baino gehiago eskainiko ditu. Errezitaldiak, mahai inguruak, editoreen, idazleen, egileen eta irakurleen arteko topaketak, haurrentzako poema antzeztuen errezitaldiak, ibilaldi poetikoak hiriko kaleetatik edo poesia tranbian. Ekimenak izango dira saltokietan, ostalaritza lokaletan, hainbat liburu-dendatan, Villasuso Jauregian, Oihaneder Euskararen Etxean, Erdi Aroko guneko Enpresen Agoran, EHUko Unibertsitate Pabilioian, farolen museoan, Escoriaza-Esquibel Jauregian, Artium museoan, Santa Isabel hilerrian, harresian eta erdi aroko kañoetan, besteak beste. Hiritik kanpo ere, Gesaltza Añanan, Guardian, Agurainen, Maeztun eta Trokonizen poesia gozatzeko aukera izango da. Jarduera hauek guztiak antolatzeko bertako 400 boluntario inguru ibili dira lanean.

Poesiaren nazioarteko jaialdiaren zuzendari Elisa Ruedarekin hitz egin dugu Alea FM irratsaioan.

 

Egitarau osoa: Poetak Maiatzean 2016

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide