Eta garaian garaiko produktuekin jarraituz, perretxikoen sekretuak kontatu dizkigu Igor Alberdik, mikologian adituak. Hilero bezala Oihaneder Euskarare Etxean izango den programazioaren berri izan dugu Iñaki Lazkanoren eskutik, eta besteak beste, Jon Abril 'Neskatoak' dokumentalaren zuzendaria elkarrizketatu dugu. Iritzi atalean Edu Zelaietaren hitzak ekarri ditugu. Eta amaitzeko Katixa Agirreri ALEA aldizkarian egindako elkarrizketa luze baten laburpentxoa eta Euskararen Agenda.