Maiatzaren 7tik aurrera, Arte Ederrak IV. Jardunaldiak ospatuko ditu Elkarrek. Haurrentzako tailerrak eta ilustrazio edo erretratu tailerrak egingo dituzte.
Egitaraua: Arte Ederrak Jardunaldiak, Gasteizen
Maiatzak 7, 12:00
Haurrentzako tailerra: Decopatch (Avenue Mandarine)
Decopatcha objektuak apaintzeko erabil litekeen koloretako papera da, decoupage deituriko teknika erabiltzeko aproposa. Koloretako paperak eta paper estanpatuak, berniz bereziak eta pintzelak erabiliz, objektu ezberdinak apainduko ditugu: iruditxoak, nork bere izenaren hizkiak edo argazkiak jartzeko markoak, adibidez. Hizkuntza: euskaraz.
Haurrentzako tailer hau doakoa izango da, baina izena ematea derrigorrezkoa da. Idatzi lmendizabal@elkar.eus helbidera ala deitu 943310301 telefonora (Lierni).
Maiatzak 10, 17:30
Tailer-erakustaldia: Ilustrazio kontzeptuala
Gaurkotasun poetikak ilustratuz. Ilustrazio kontzeptualak eszena, objektu, idea edo teorien errepresentazio metaforikoak dira, artikuloak ilustratzeko ala gai baten sintesia egiteko baliagarriak direnak. Copic eta DBTwin errotulatzaileak erabiliz ilustrazio kontzeptualak landuko ditugu. Josean Morlesin ilustratzaileak zuzenduta. Hizkuntza: Elebietan.
Maiatzak 11, 17:30
Erretratu eta karikatura tailerra: Erretratu Festa (Portrait Party)
Erretratuak eta karikaturak taldean lantzeko tailerra, batak bestearen erretratuak marraztuz. Tailer guztiz praktiko honetan zuzeneko marraketarako egokia den material ezberdina ezagutzeko aukera izango da. Josu Maroto ilustratzaileak zuzenduta. Hizkuntza: euskaraz.
Maiatzak 18, 17:30
Tailer-erakustaldia: Talens margo akrilikoak
Hodi margoak, errotulatzaileak eta espraiak. Produktu hauek Arte Ederretarako, dekoraziorako eta eskulanetarako dituzten erabilera ezberdinak azalduko dizkigu Talens etxeko adituak. Jordi Brió Talens etxeko irakasleak zuzenduta. Hizkuntza: gazteleraz.
Tailerrean izena emateko 5 euro ordaindu behar dira. Izena ematea Elkarren webgunean edo Elkar liburu-dendan, San Prudentzio kalean.