Prekarietatearen kontrako mezuak

Estitxu Ugarte 2016ko mai. 1a, 14:34

Mobilizazioak egin dituzte gaur goizean Gasteizen CCOO, UGT eta LAB sindikatuek Maiatzaren Lehenaren harira.    

Azken urteotako ohiturari jarraituz elkarrekin irten dira kalera CCOO eta UGT sindikatuetako kideak. 12:00etan zuten hitzordua Andra Mari Zuriaren plazatik abiatzeko. Berrehun lagun inguru bildu dira eta hiriko kale nagusiak zeharkatu dituzte Foru Plazan amaitzeko. Pobrezia eta prekarietatea salatzearekin batera, lana eta eskubideak aldarrikatu dituzte. LAB sindikatuak egin du mobilizazio handiena gaur. 12:30ean atera dira Gastizko Bilbo Plazatik "Euskal Herria prekarietatearen kontra. Langileok martxan eskubideak aktibatuz" zioen pankartaren atzean. Zazpirehun lagunek parte hartu dute mobilizazioan.Manifestazioaren amaieran, Azoka Plazan, LABeko Exekutibako kide Izaskun Garciak Confebask enpresarien elkarteari zuzendu zaio eta salatu du "gero eta tresna gehiago ematen ari zaizkiola patronalari langileen eskubideak bertan behera uzten saiatzeko". Beste sektore batzuekin lan egiteko eta borrokatzeko deia egin du LABeko eledunak.

Erlazionatuak

Egin dezagun maiatz GURE

Joxean Sagastizabal 2016 api 29 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide