"Euskarazko literatura bada gozatzeko sekulako iturri"

Ania Ibañez eta Alberto Garcia 2016ko api. 29a, 10:00

Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren gakoak azaldu dizkigu Manuel Moreno Topagunearen kideak.

Maiatzaren 31ra bitartean, Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainan parte hartzeko aukera izango dute Agurain, Aramaio, Asparrena, Barrundia, Dulantzi, Kanpezu, Legutio, Maeztu, Urizaharra, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuian. Irakurzaletasuna sustatzea helburu duen kanpainaren gakoak azaldu dizkigu Manuel Moreno Topagunearen kideak.

 

Euskaltzaleen Topagunearen eskutik, irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen egitasmoak herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Egitasmoak, parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua opari bihurtzera gonbidatzen du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide