Martiodako zentroa, klinikatik askatasunera

Saioa Fdz. de Arangiz / Estitxu Ugarte 2016ko api. 21a, 12:16

Gaixo edo ahul dauden animaliak zaintzen eta sendatzen dituzte Martiodako zentroan, ondoren euren jatorrizko habitatean askatzeko. ALEAk bertan egiten den lana gertutik ezagutu du.

Animaliei buruz hitz egiten du Laura Elorzak, Txagorritxuko doktore batek bere pazienteari buruz hitz egiten duen bezala. Animaliak osatzeko Martiodako zentroan biologoa da; harekin batera lan egiten dute Patricia Lizarraga albaitariak, Ricardo Gutierrez zaintzaileak eta praktiketan dagoen ikasleak, Xabier Aldak. Hamahiru urte daramatzate basa animaliak zaintzen eta sendatzen Arabako herri txiki honetan Diputazioak duela 40 urte egokitu zuen baserrian.

 

Martiodan goiz hasten dira lanean, are gehiago animaliaren bat askatu behar duten egunean. Gaubean oso ahul aurkitu zuten kaio bati tokatu zaio gaur eguerdian Garaioko urtegian askatasuna berreskuratzea, eta dena prestatu behar da. Elorzak azaldu duenez, "bitxia da, aurten kaio asko sartu direla zentroan, nahiz eta negua oso latza ez izan; ziurrenik ez dute jakirik topatu eta hona ekarri dituzte, oso ahul". Zentroko albaitariak zehaztu du: "Normalean urtean bi sartzen ziren baina aurten jada sei sartu dira; gerta daitekeen zerbait da, aztoreekin ere gertatu zaigu".

 

Irakurri erreportaje osoa ALEA aldizkariaren 57. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide