DHLk Forondako instalazioak handitzeko lanak hasi ditu

Erredakzioa 2016ko api. 11a, 17:34
Irudia: DHL.

7.500 metro koadro gehiago eraikiko ditu, 23 milioi euro inbertituz.

DHL Express enpresak Forondako aireportuan dituen instalazioak handitzeko lanak hasi ditu gaur goizean, aurreko ostiralean Gasteizko Udalak obra egiteko baimena eman eta gero. 7.500 metro koadro gehiago eraikiko ditu eta 3.600 metro koadroko instalazioak izatetik 11.100 izatera pasako da. Honi guztiari, bulegoen 1.400 metro koadroak gaineratu behar zaizkio. Guztira, 23 milioi euro inbertituko ditu enpresa alemanak eta lan hauekin orduko 21.500 pieza modu automatikoan prozesatzeko gaitasuna lortuko du.

Instalazioen handitze-lanak bere jardunaren "hazkunde azkarrari" erantzuna emateko egin dituela jakinarazi du enpresak ohar baten bidez, "zerbitzuaren gaitasuna eta kalitatea hobetzeko xedez". DHLren terminala 2006an eraiki zuten eta azken urtean, 3 milioi kilo mugitu ditu, 2014an baino % 16 gehiago.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide