San Prudentzio 2016

San Prudentzio eta Estibalizko jaietako kartela prest

Erredakzioa 2016ko api. 8a, 09:15

Aurtengo kartel lehiaketa hutsik geratu da eta Diputazioaren Inprenta Zerbitzuak egin du. Iaz, Attaca egitasmoak kartela aukeratzeko metodoa kritikatu zuen.

Arabako Foru Aldundiak Arabako 2016ko jaietako (San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak) kartela aurkeztu du. Urtero, kartela aukeratzeko egiten duen lehiaketa hutsik geratu da aurten, adituen epaimahaiaren arabera, lehiaketara aurkeztutako lanek ezarritako irizpideak ez zituztelako betetzean. Horrela, aurkeztutako lan bat bera ere ez saritzea ebatzi du eta, hortaz, aldundiaren Moldiztegi Zerbitzuak egin du orain aurkeztu duten diseinua.

 Kartela aukeratzeko metodoa zalantzan

Iaz, Attaca egitamoak ‘Barraskiloa operazioa’ izeneko ekimena gauzatu zuen, San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2015eko jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko metodoa kritikatzeko.

Izan ere, iazko lehiaketaren epaimahaian diseinu grafikoan aditu arabarrik ez egotea salatu zuten egitasmo honekin. Horrekin batera, azken urteetan irabazi duten kartel guztietan barraskiloak eta antzeko tipografia agertzen direla salatu zuten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide