Arabako Unibertsitate Ospitaleko oftalmologia zentro berria martxan da

Erredakzioa 2016ko api. 4a, 14:11

1.000 metro koadro baino gehiago ditu osasun-azpiegitura berriak eta azterketak egiteko eta tratamendua emateko teknologiarik berriena du. Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu.

Gaur goizean Arabako Unibertsitate Ospitaleko Zentro Oftalmologiko berria inauguratu dute eta bertan izan da Urkullu lehendakaria, Jon Darpon Osasuneko sailburuarekin batera.  "Beste urrats bat eman dugu gorantz Eusko Jaurlaritzak abiarazitako modernizazio- eta berregituratze-prozesuan, Euskadiko herritarren osasuna hobetuko duen kalitatezko arreta integrala bermatzeko", adierazi du Urkulluk inaugurazioan.

Zentro berriak 1.000 metro koadro baino gehiago ditu, eta azterketak egiteko eta tratamenduak emateko teknikarik modernoenez hornituta dago; horiei esker, pazienteen eta profesionalen segurtasuna, eraginkortasuna eta erosotasuna nabarmen handituko dira. Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu.

Berrikuntzen artean, erositako teknologia berria aipagai da. Hauen artean begiak aztertzeko bi kabineteak eta malko-bidearen patologia kontrolatzeko endoskopio bat aurkitzen dira.

 Zerbitzuaren antolaketari dagokionez, AUOko Oftalmologia Zerbitzuak modu koordinatuan banatuko du jarduera eta horrela, hemendik aurrera, arabarrek ez dute beharko Gasteiztik kanpo artatuak izatea, zerbitzu osoa AUOan eskainiko baitzaie.

Horrela, bai Kanpo Kontsultetan eta baita Santiagon ere, kontsultak eta azterketa orokorrak artatuko dira eta gainera, Santiagon, patologia zehatzak eta Urgentziak artatuko dira. Orotara, astean 1.300 paziente baino gehiago artatuko dituzte goizez eta arratsaldez

Bestalde, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Kanpo Kontsulten eraikineko bigarren solairuan oftalmologia orokorreko kontsultak eta probak egingo dituzte, goiz eta arratsaldez ere. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide