Arte eta Lanbide eskolaren egunerokoa, erakusketa batean

Erredakzioa 2016ko mar. 25a, 09:00

Ikasleek egindako 25 eskultura eta pintura lanek osatzen dute Luis de Ajuria aretoan ikusgai den ‘Vitoria-Gasteiz. Arte, mucho arte’ erakusketa.

Apirilaren 16ra bitartean, Vital Fundazioaren Luis de Ajuria aretoan,  Vitoria-Gasteiz. Arte, mucho arte erakusketa ikusteko aukera izango da. Arte eta Lanbide Eskolako ikasleek egindako 25 eskultura eta pintura lanek osatzen dute erakusketa. Lan onaren isla eta ikasle eta irakasleen artean bikain kateatutako lanaren erakusgarria da. 

242 urtez lanean diharduen Gasteizko zentro honen eguneroko lana publikoari ezagutaraztea helburu du honako bildumak.  Erakusketa honek, gainera, apirilaren 8tik aurrera Vital Fundazioa Aretoan egingo den beste erakusketa handiago baten aitzindaria izan nahi du. Erakusketa handiago horrek hiriari lotutako ibilbide eztabaidaezina duten pintura eta eskultura arloetako figura ospetsuak bilduko ditu. Gasteizko 33 kale. Hiriko pintoreak eta eskultoreak izenburupean, erakusketak Gasteizko kale askori izena eman dioten pintoreak eta eskultoreak bilduko ditu. Horietako asko Arte eta Lanbide Eskolatik igarotakoak dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide