Zelulentzat, ferrari arabar bat

Itsaso Estarrona 2016ko mar. 10a, 11:30

Punta-puntako ikerkuntza egiten ari da Arabako campuseko Nano Bio Cel taldea: gaixoei zelula sendagarriak emateko, kapsula bereziak garatzen ari dira. 

Imajinatu zelula multzo bat, gaixotasun bat sendatzen lagundu dezakeena. Leku jakin batean egon behar dira zelula horiek, sendagarri izateko, eta zuk leku horretan jarri dizkiozu pazienteari. Aldiz,  zelulek erabaki dute beste nonbaitera joatea; bakar batzuk baino ez dira sendagarriak diren tokian geratu, eta gehienak gorputzean zehar sakabanatu dira, noraezean. Atsekabetu zara, oraindik inork ez dakielako sakabanaketa horrek luzera zer eragin kaltegarri izan dezakeen.

Beste arazo bat duzu: gaixoaren gorputza ez dago prest zelula ezezagun horiek onartzeko. Arrotzak dira, eta haien kontra borrokatzen dira defentsak. Nola egin, beraz, zelula sendagarri horiek egon behar diren tokian gera daitezen, eta organismoak adiskide moduan onar ditzan? Hori da zientziaren zorroztasuna sakrifikatu eta etxeko hizkerara ekarrita, Arabako campuseko Nano Bio Cel taldeak lortu duena: orain arteko oztopoei aurre egiteko gai diren mikrokapsulak eta nanokapsulak garatzea, ama-zelulak barruan garraiatuta, imajinatu daitezkeen gaixotasun mota askotarako lagungarriak izan daitezkeenak. 

50 ikerlari Gasteizko fakultatean

Jose Luis Pedraz eta Rosa Hernandez katedradunak dira ikerkuntza taldeko arduradunak. Salamancatik etorri ziren Gasteizera duela  25 urte baino gehiago, Euskal Herriko Unibertsitateak Farmazia fakultatea sortzeko irakasleak behar izan zituenean: "Garai hartan ez genuen azpiegiturarik; zerotik sortu behar izan genuen laborategia", gogoan du Rosa Hernandezek. Jose Luis Pedraz buru, lau pertsona hasi ziren ikerkuntza talde bat garatzen, eta gaur egun 50 ikerlari ari dira Nano Bio Cel taldean lanean. 

Erreportaje osoa irakurri ALEAren 53. zenbakian. Harpidetu hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide